Ezkurdia-Merino II.a Lekeitioko Finalera

Guaixe 2015ko ira. 3a, 10:45

Igandean, 17:00etan, Urrutikoetxea-Untoria edo Olaizola II-Ibai Zabalaren kontra

Atzo Lekeitikoko San Antolin Ferietako lehen finalerdia jokatu zen. Joseba Ezkurdiak eta David Merinok sekulako erakustaldia eman zuten, faborito ziren Irujori eta Irustari 12 eta 22 irabazi eta gero. Merino II.a izan da partidako jaun eta jabe, eta galtzaileek opari ugari egin dituzte: 16 pilota galdu dituzte 49 minutu iraun dituen neurketan.

Igande arratsaldeko final handian ostiraleko finalerdian gailentzen den bikoa izango dute aurkari: Urrutikoetxea-Untoria edo Olaizola II.a-Ibai Zabala.