Kalakan-en emanaldi bikoitza Arbizun

Guaixe 2015ko ira. 25a, 16:19

Larunbatean, 17:00etan eta 20:00etan Arbizuko ekokanpineko Amari yogan izanen da emanaldia.

Kalakan taldeak bi kontzertu akustiko eta intimista eskainiko ditu bihar Arbizun. Thierry Biscaray Ttirrittek, Jamixel Bereauk eta Xan Errotabeherek emanaldian Elementuak diskoko doinuak aletuko dituzte. 14 pieza dira eta haien artean instrumentalak, ahots hutsekoak, euskal kantuen moldaketak eta haien sorkuntzak tartekatzen dira.

Emanaldirako sarreren erreserbak egin nahi dutenek 630 777 130 telefonora (Omkar) edo nebani9@yahoo.es e-postara idatzi beharko dute. Aldez aurretik 15 euro eta lehiatilean 20. Emanaldien artean, kontzertu bikoitzera joaten direnek den pintxo-poteaz gozatzeko aukera izanen dute.