Liburu aurkezpena Olatzean

Guaixe 2015ko aza. 13a, 12:37
Idazlea aurkeztu behar duen liburua eskutan duela.

Larunbatean, 12:00etan, Arbizuko Olatzea hoteleko bilera gelan.

 

Yolanda Almeida idazleak, Carlos Ausserladscheider margolari legazpiarra lagun duela, Asesinato en la Bahia (Diversidad Literaria, 2015) liburua aurkeztuko du bihar Arbizun. Argitaratu berri den liburu hori Zizur Txikian kokatzen da. Festetan gazteen arteko borroka bat izanen da eta ondorioz gizartearen onurarako lana egiten bukatuko dute. Baina alkatearen alaba erailda agertuko da La Bahia golf klubean. Inspektore baten laguntzaz Iruñerrian 29 urtean jardunean ari den gaizkile talde baten berri izanen da. Hilketak, ustelkeria, droga trafikoa… erakunde horrek euren oraina eta etorkizuna baldintzatzen du, baita iraganeko gertakariak ulertarazi ere.

Yolanda Almeida (Las Palmas, 1990) gazte hasi zen idazten. Ipuinak, narrazio laburrak eta eleberria. Cachitos de Amor II (Acen, 2012) liburuan argitaratu zen bere narrazio laburretako bat. Bestalde, 365 reflexiones para conseguir un negocio con éxito liburuaren egileetako bat da.