Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna 2015

Sexu indarkeriaren kontrako bi hitzordu

Arbizuko emakume taldeak deituta kontzentrazioa eginen da gaur, 19:00etan, plazan. Indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna delako deitu dute kontzentrazioa. Aldi berean, larunbaterako hitzordu berria jarri dute. 17:00etan udaleko batzar gelan elkartuko dira Te doy mis ojos filma ikusi eta ondoren indarkeria matxistaren inguruko kafe tertulia egiteko. Arbizuko emakume taldetik antolatutako ekitaldietan parte hartzera deitu dute.