Hassanna Aalia saharar ekintzailearen hitzaldia

Erkuden Ruiz Barroso 2015ko aza. 24a, 09:43

Hassanna Aalia. Argazkia: poemariosaharalibre.blogspot.com.es

Gaur, 20:00etan, udaletxeko batzar gelan.

Hassanna Aalia Sahararen autodeterminazioren eskubidearen alde borrokatzen duen gazte saharauiarra da. Gaur, 20:00etan, Arbizuko udaletxeko batzar gelan hitzaldia emanen du. 2010ean Sahara okupatuan, Gdeim Izik kanpalekuan egin zen protestan parte hartu zuen eta Marokoko epaitegi batek bizi osoko espetxe zigorrera kondenatu zuen. Marokok Sahara okupatzeko duela 40 urte Martxa Berdea deitutakoa egin zuen. Gaur egun bere herriaren egoera zein den azalduko du Hassanak Arbizun.

Bitartean, gazte ekintzaile sahararra Bilbon asiloa eskatu zuen, baina Espainiako Barne Ministerioak ezetza eman zion. Auzitegi Nazionalak derrigorrezko kanporatzearen agindua behin behineko geldiarazi zuen. Bilboko Udalak asiloa emateko eskatu dio Espainiako Barne Ministerioari.