Horixe aldarrikatu zuten 30 bat arbizuarrak atzo iluntzean egindako kontzentrazioan. Elkartu zirenen parean sexu indarkeriagatik hildako emakumeak irudikatuz kandelak eskutan beltzez jantzitako eta maskara txuriak aurpegian zituzten sei emakume jarri ziren. Bestalde, egunez Arbizuko plazan matxismoaren aurrean,autodefentsa feminista zioen pankarta bat egon zen. Kale nagusian barna pankartarantz zeramaten emakume oinetako segida bat zegoen. Haien azpian, eta emakumeen egungo egoeraren ardurak azaldu nahian edo, eliza, maitasun erromantikoa, rolak… moduko hitzak irakur zitezkeen.
Argazkiak: Enara Insausti.