Lau t´erdiko Uharte Hiria Torneoko final laurdenak jokatuko ziren atzo. Tartean Irurtzun klubeko Ezkurdia II.a eta Ongay aritu ziren. Tamalez, final erdietan ordezkari sakandarrik gabe geratu gara, Ugaldek (Oiartzun) 22 eta 14 irabazi baitzion Ezkurdia II.ari (Irurtzun). Bestalde, Ongay satrustegiarra (Irurtzun) Garraldaren kontra jokatzen ari zen. Satrustegiarra lesionatu egin zen, 8 eta 14 galtzen ari zela, eta partida utzi behar izan zuen.
Uharte Hiria Torneoko final laurdenak
Ojuel (Hernani) 22 – Iriarte (Buruzgain) 10
Ugalde (Oiartzun) 22 – Ezkurdia II (Irurtzun) 14
Ongay (Irurtzun) 8 – Garralda (Uharte) 22
Yoldi (Uharte) 22 – Cabrerizo (Titin III) 11