Jon Arretxe NUPen

Guaixe 2015ko abe. 16a, 15:10

Gaur, 18:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako ikasgelategiko 18. gelan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakurle taldeak Jon Arretxe gonbidatu du. Sombras de la nada (Hutsaren itzalak, euskaraz) liburua irakurri dute eta haren inguruan ariko dira idazle arbizuarrarekin. Toure protagonista duen sagako hirugarren alea hizpide izanen dutena. Arretxek, berriki, jarraipena eman dio Toureren bizitzari, eta haren pasadizoak Estolda jolasak liburu berrian argitaratu du.