Autoak harrapatutako gaztea gaur despedituko dute

Guaixe 2016ko ots. 2a, 12:30

Senide, lagun eta hurbilekoek gaur despedituko dute A.J.R., 16:30ean, Arbizuko elizan. Gaztea igande goizaldean Etxarri Aranaztik Arbizura oinez bueltatzen zen eta auto batek harrapatuta hil zen. Auto gidariak ihes egin zuen eta haren bila dabil Foruzaingoa. Ikerketan lagundu nahi dutenek 112 telefonora hots egin dezakete.