Borden ibilbideko seinaleztapena errepasatzen

Guaixe 2016ko ots. 4a, 11:25

Ingurumen Batzordeak deialdi irekia egin zien herritarrei larunbaterako: borden ibilbideko pintura seinaleztapena berritzea. Dozena bat arbizuarrek erantzun zioten deialdiari. Arbizuko plazatik Aralar alderantz 9:00etan abiatu ziren. Behin basoan hiru taldetan banatu ziren eta talde bakoitzak borden ibilbideko zati banako pintura seinaleztapena errepasatu zuen. Basoan lanean, baita basoaz gozatzen eman zuten goiza.

Eguraldiak ez zien lagundu eta ez zituzten pintura seinale guztiak margotu. Ingurumen Batzordeak falta diren seinaleak margotzeko beste deialdi bat eginen du aurrerago. Hala ere, argitu digute urtero ez dela seinaleztapena errepasatzea beharko. Bestalde, batzordekideen asmoa da urtean barna deialdi gehiago egitea, jendeak basoa ezagutu eta hartaz gozatzeko.