Arbizuarrek bi egunetan ospatzen dituzte ihoteak. Larunbatean mozorro festa izanen da eta asteartean, berriz, ohitura zaharrak berritu eta txatarren eguna ospatuko dute. Arratsaldean, Arbizuko iyoteetako protagonista Aittun haundiya eta Amiñ txikiya erreko dituzte plazan.
Otsailak 6, larunbata
12:00etan Aatea plazan.
13:00etan Mozorrotuen kalejira.
15:00etan Herri bazkaria Alda-Biden (Sarrerak Karrikan salgai).
Otsailak 8, astelehena
17:00etan Zinea udaletxean: Pippi Galtzaluze.
Otsailak 9, asteartea
11:00etan Pixkeet eskien.
17:00etan Haurrendako jolasak (plazan edo kiroldegian).
19:00etan Txistorra plazan.
20:00etan Aittun Haundiya, Amiñ txikiya eta txatamorroak.
21:00etan Herri afaria Alda-Biden.