Arbizuko emakume taldeak gaur hasi eta heldu den ostirala bitarteko egitaraua prestatu du Emakumeen Eguna dela eta. Musika, ipuinak eta literatura dira programazioaren ardatza. Gainera, asteartean Altsasun eginen den Sakana mailako manifestaziorako deia egin dute.
Egitaraua
Martxoak 4, ostirala
20:0etatik aurrera Pintxo-pote feminista.
23:00etan Kaxionoren alabak-en kontzertua eta ondoren gaupasa, Argi Bidea elkartean.
Martxoak 8, asteartea
18:00etan Ipuin ez sexisten kontalaria, liburutegian.
19:00etan Sakana feminista, Sakana askea!!! Eskualdeko manifestazioa, Altsasun.
Martxoak 11, ostirala
18:00etan Emakume idazleen testu eta argazkietan oinarritutako solasaldia, Castillo Suarezek gidatuta. Udaletxeko batzar gelan, ludoteka zerbitzua.