XX. Arbizuko Duatloian izena ematea zabalik

Guaixe 2016ko mar. 8a, 11:55

nagusia

Goizeko 10:00etatik aurrera Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria den IV. Arbizuko Haur Duatloia jokatuko da. Aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak eta haurrak lehiatuko dira.
Kadeteek eta juniorrek helduen proban parte hartuko dute, kadeteek distantzia erdia eginez eta juniorrek erdia edo osoa, aukeran.
Proba nagusia 15:30ean abiatuko da Arbizuko plazatik (8 km korrikan, 32 km bizikletan eta 4 km korrikan).

Izena ematea
www.navarratriatlon.com edo www.rockthesport.com web orrietan, martxoaren 17ra arte. Kategoria txikikoek dohain. Helduen proban, kadete eta junior federatuek dohain. Gainontzekoek, federatuek 22 euro eta federatu gabeek 28 euro. Erreleboak (bikoteak) 44 euro. XX. urteurrena denez, azken 3 urteetan parte hartu dutenek izen ematea doan izango dute eta azken bi urteetan parte hartu dutenei 5 euroko deskontua egingo zaie.