Droga trafikoaren kontrako sarekada

Guaixe 2016ko mar. 10a, 19:40

Guardia Zibila autoetako batean miatzen.

Guardia Zibilak jakinarazi du Jocker operazioan 10 pertsona atxilotu eta droga trafikoaren kontrako bi sare desegin dituela. Iturri beraren arabera Marokotik haxixa ekartzen zuten, haren zati bat Nafarroan saltzen zuten eta bestea Herbereetara eramaten zuten, speedarekin trukatu eta sustantzia hori Nafarroan saltzeko. Atxilotutakoek bi sare osatzen zituztela jakinarazi du ere.

Guardia Civilak jakinarazi duenez, Arbizun, auto baten barruan estalitako 70 gr kokaina atzematean abiatu zuten operazioa. Atxilotutakoei droga trafikoagatik osasun publikoaren kontrako delitua eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzi diete. Tafallako Instrukzioko 2. Epaitegiaren esku dago auzia.

Guardia Zibilak zazpi miaketa egin zituen, haietako bat Arbizun. Haietan, besteak beste, 72 kilo haxix, 1,5 kilo marihuana, 120 gr kokaina, kilo bat speed, 80 gr MDMA, 50 gr ketamina, 8 estasis pilula, 91 gr “longuis” ziza, drogekin nahasteko 2,2 kilo sustantzia eta 17.890 euro atzeman zituela jakinarazi du.