Albumak ilustratzera

Guaixe 2016ko mar. 17a, 14:36

Martxoaren 30ean, asteazkenean, 17:00etatik 19:00etara, Arbizuko liburutegian.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak album ilustratua sortzeko tailerra antolatu du. Etxepare sariaren egitasmoaren barruan dago ekimena eta haurrak albumen mundura gerturatzeko helburuz antolatu da. 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra da eta umeek album bat nola egiten den ikasiko dute, hitza eta irudia elkartuz, bi profesionalen laguntzarekin. Aitziber Alonso ilustratzailea eta Yolanda Arrieta idazlea izanen dira tailerra emanen dutena.

Izen ematea
Arbizuko liburutegian egin behar da martxoaren 22a baino lehen: 948 017 777 telefonoa edo  liburutegia@arbizu.eus e-posta.