Igandean, azoka

Guaixe 2016ko mar. 18a, 12:05

Plazan, 11:00etatik 15:00etara

Hamar ekoizle elkartuko dira igandean Arbizun. Artisau, eskulangile, bitxigile, harakina eta bestek euren produktuak salgai jarriko dituzte. Plazatik pasatzen direnek taloak, hestekiak, bitxiak, xaboia, fofutxak, txanoak, teilak, txotxongiloak, artilezko gauzak eta landutako zurak eskuratzeko aukera izanen dute.