Ainara Ladron epaitua eta aske

Guaixe 2016ko mar. 23a, 12:31

Segi gazte erakundearen kontrako epaia salatzeko 2007an AP-8 autobidea itxi zuten bost gazteen kontrako epaiketa ostiralean egin zen. Fiskalak bere espetxe zigor eskaera bi urte eta erditik 21 hilabetera jaitsi zuen. Epaituen artean Ainara Ladron arbizuarra zegoen. Epaiketa hori lau aldiz atzeratu da. Azkena epaituetako hiru epaiketara ez agertzeagatik, haietako bat arbizuarra. Horregatik, bi aste preso eman ditu, Logroñon urrunduta. Epaiaren zain, arbizuarra aske gelditu zen.