Lore azoka, herria dotoretzeko

Guaixe 2016ko api. 15a, 10:28

Igandean, 10:00etatik 14:00etara, Arbizuko plazan. Eguraldiak lagunduko ez balu kiroldegian eginen litzateke azoka.

Arbizuko Udalak, antolatuta, lore eta landare azoka izanen da etzi. Dozena erdi bat postuk loreak eta landareak salduko dituzte: Goiko Lorezaintza (Altsasu), Migel Angel (Lakuntza), Urtinea (Usurbil), Juan Carlos Olarte sendabelarrak, Ines (Zurlan, Lasarte)  eta Ana eta Xandra (Arizkuren). Haiekin batera artisauen eta eskulangileren beste dozena erdi postu izanen dira igandean. Haietan zura, eztia, bitxiak, pilotak, lore lehorrekin egindako apaingarriak eta beste izanen dira salgai.

Lore eta landare azoka antolatzen 2010ean hasi zen Arbizuko Udala, aurtengoa, beraz, zazpigarrena da. Etxerako, baratzerako edo lorategietarako landare eta loreak eskuratzearekin batera, Sakanako Mankomunitatearen konposta banatuko da etzi. Azokaz harago, lore, landare eta baratzaren gaiari segida emateko, udalak Jakoba Errekondoren hitzaldia antolatu du. Apirilaren 26an izanen da, 18:00etan, jubilatuen elkartean.

Liburutegia azokan
Liburuaren Eguna bertan denez, Arbizuko udal liburutegia azokan izanen da, zerbitzua ezagutzera emateko. Gainera, liburutegiak liburu-azoka txiki bat izanen da. Katalunian liburuaren egunean liburua eta arrosa bana ohitura den moduan, Arbizun landarea edo lorea eta liburua oparitzea bihurtu daiteke ohitura.