Lore eta landare artean, bizikletak

Guaixe 2016ko api. 18a, 10:52

Lore Azokaren zazpigarren edizioak kadete mailako bizikleta lasterketarekin bat egin zuen. Eta txirrindulariek ere ez zuten azoka bisitatzeko aukera galdu nahi izan. Plazaren bueltan dozena erdi landare eta lore postu eta eskulangileen beste horrenbeste izan ziren. Eta erdi-erdian Arbizuko liburutegiaren mahaia. Udalak bere zerbitzua arbizuarren horrela sustatu nahi izan zuen.