Ezkurdia Merino II.a baino askoz gehiago izan zen ostiral gauean Labriten jokatu zen buruz buruko lehen partiduan. 22-2 ko emaitzak eta 109 pilotakadek  dena esaten dute. Partidu azkarra izan zen eta Ezkurdia ziurtasun osoarekin aritu zen. Hurrengo hitzordua Retegi Birekin izango du.