Liburuaren Astea Arbizun

Guaixe 2016ko api. 20a, 08:38

Arbizuko udal liburutegiak Liburuaren Astea ospatzen ari da aste honetan. Igandeko lore azokan hasi ziren, liburutegiak postua jarri zuen zerbitzua arbizuarrei gerturatzeko. Liburu bat nola egiten den azalduko dute Jon Arretxe idazleak, Cristina Fernandez ilustratzaileak eta Asier Beltza Erein argitaletxeko kidea. Gaur izanen da, 19:00etan, liburutegian. Ostiralean, 18:00etan, Jokin Urainek Ametsen Liburua aurkeztuko du liburutegian. Bestalde, Jakoba Errekondok hitzaldia emanen du asteartean, 18:00etan, jubilatu elkartean.