Auzipetze jakinarazpena jaso du Baldak

Guaixe 2016ko mai. 10a, 15:58

EPPKren bitartekariak, abokatuak, eta Etxerat, Jaiki Hadi eta Herrira-ko kideak. Guztira 46 euskal herritar auzipetu dituzte 11/2013 sumarioan, ETAren “espetxe frontea” osatzea leporatuta. Haien artean dago Fran Balda  arbizuarra, Herrira-ren kontrako sarekadan atxilotua. Auzipetuek atzo eta gaur artean jaso dituzte auzitaratzearen jakinarazpena, Madrilen. Auzipetuek prozedurarekin ados ez daudela adierazi dute, eta abokatuek auzipetzearen kontrako helegitea aurkeztu dute. Amaia Izko abokatuak Espainiako Estatuaren “mendeku” jarrera salatu du.