Arbizu Herrien Arteko Pilota Txapelketan

Guaixe 2016ko maiatzaren 12a

Larraun izan zuen aurkari lehen jardunaldian eta arbizuarrak gailendu ziren

Asteburuan Herrien Arteko Txapelketa abiatu zen. Guztira 12 talde lehiatuko dira, bi multzotan banatuta. B multzoan, Arbizuk Larraun izan zuen aurkari. Partidak Lekunberrin jokatu ziren, eta arbizuarrek hiru partidetatik bi irabazi zituzten, kimuen eta haurren mailakoak. Aldiz, jubeniletan larraundarrak izan ziren finagoak.

Emaitzak: Larraun (54) / Arbizu (65)
Kimuak: Goldarazena-Garaño (Larraun) 9 – Lakuntza-Flores (Arbizu) 18
Haurrak: Iriarte-Saralaegi (Larraun) 3 / Lima-Ganboa (Arbizu) 18
Jubenilak: Aldaregia-Gurrea (Larraun) 22 / Arruti-Agirre (Arbizu) 7