Iraultza goxoaren berri

Guaixe 2016ko mai. 12a, 13:10

Osasungintzaren aitatzat duten Hipokratesen printzipioa zabaldu asmoz jarduten da Josep Pàmies: zure elikagaia zure botika izan dadila eta zure botika zure elikagaia. Helburu horrekin “iraultza goxoa” sustatzen ari da, sendabelar eta kostu gutxiko landare naturaletan oinarrituta dagoena. Horren guztiaren inguruan azalpenak eman zituen astelehenean, Arbizuko kanpineko Amari yoga aretoan. 500 pertsona elkartu ziren Pàmiesek emandako bi hitzaldietan, sakandar ugari tartean.