Larunbatean, Argi Bidean

Guaixe 2016ko mai. 13a, 13:47

Arbizuko Gazte Asanbladak egitaraua prestatu du biharko. Argi Bidea gazte elkarteak hartuko du prestatutako guztiak. Hasteko eta behin, 17:00etan, Gure kabuz ala hil dokumentala ikusi eta haren inguruan eztabaidatzeko aukera izanen da. 18:30ean triki-poteoari ekinen diote. 20:00etan erronda eten eginen dute Borrokarekin gazteok ekin leloa duen kontzentrazioa eginen dute. 21:00etan ogitartekoak afaldu eta gauerditik aurrera dj-festa izanen da: Iñaki Kreator, Aitor Lizarraga, Gordon, Izar Bost eta Lokesea.