Arbizuko festak iragartzeko kartel lehiaketa

Guaixe 2016ko mai. 18a, 13:29

Arbizuko Udalak herriko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, helduen eta haurren mailan. Aurrenekoan Arbizuko festekin zerikusia duten gaiekin osatu beharko da proposamena. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztu ditzake. A3 tamaina izan beharko dute kartelek eta ezinbestean honako testua agertu beharko da: Arbizuko Sanjuanak 2016, ekainaren 23tik 29ra.   Lanak plika sistema erabiliz lana(k) eta egilearen datuak eta harremanetarako telefonoa aurkeztu beharko dira.

Haurren mailan (DBHko 2. mailara arte), berriz, lanak neurri estandarreko kartulina batean aurkeztu beharko dira (50x60 cm). Helduen mailan agertzea eskatzen den testu bera jarri beharko dute txiki arbizuarrek ere euren sortze lanetan Arbizuko festak izan beharko dute lanen gaia eta haiek aurkezterakoan, atzeko aldean, gutun-azal bat itsatsia izan beharko dute, zeinetan egilearen datuak agertuko diren. 50 euroko sari bakarra banatuko da. Bai batean bai bestean lanak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 6an, 14:00etan despedituko da. Epaimahaiak 150 euroko sari bakarra emanen du eta festen programan aterako da. Informazio gehiago: www.arbizu.eus

Play-back
Festetan izanen den lehiaketan izena emateko liburutegitik pasa.