Namaste diskoa aurkeztuko dute Oldfieldek eta Saraswatik

Guaixe 2016ko maiatzaren 20a

Larunbatean, 20:00etan, Arbizuko kanpineko Amari aretoan.

Terry Oldfield eta Soraya Saraswati musikari eta yogiak hirugarrenez ariko dira Arbizun. Namaste hindi hizkuntzako agurra eta benerazioa hitza aukeratu du bikoteak disko berria izendatzeko. Eta, hain zuzen, Australiatik hura aurkeztera heldu dira Europara. Bikoteak bere emanaldia musika eta mantra emanaldia formatu hurbilean eta intimistan eskainiko du. Igandean yoga saioa eskainiko dute.