Asteburuan Herrien Arteko Txapelketako 4. jardunaldia jokatu zen. Arbizuk Doneztebe hartu zuen Arbizuko kiroldegian. Tamalez, kantxa faktorea ez zen nahikoa izan eta jokatutako lau partidak galdu zituen Arbizuk. B multzoan Doneztebe da liderra (31 puntu). Arbizu 4.a da (23 puntu). Asteburuan Herrien Arteko Txapelketako hasierako ligaxkako 5. eta azken jardunaldia jokatuko da, eta Arbizuk Barañain izango du arerio.
Doneztebe 4 / Arbizu 0
Kimuak: Ilarregi-Agesta (Doneztebe) 18 / Imaz-Larraza (Arbizu) 10
Haurrak: Loiarte-Agirre (Doneztebe) 18 / Ganboa-Lima (Arbizu) 11
Jubenilak: Salaberria-Mariezkurrena (Doneztebe) 22 / Nazabal-Petriati (Arbizu) 3
Seniorrak: Bakaikoa-Gorriti (Doneztebe) 22 / Arruti-Agirre (Arbizu) 5