Udarako begirale bila

Guaixe 2016ko eka. 1a, 13:27

Arbizuko Udalak festetako goizetan haurrendako tailerrak antolatuko ditu. Gainera, garilaren 1etik 31ra bitarteko astegunetan, 10:30etik 13:30era haurrendako aisialdi eskaintza eginen du. Arbizuko Udalaren bi eskaintza horietan begirale gisa lan egin nahi dutenek hilaren 15era arteko epea dute izena emateko. Curriculumak idazkaritza@arbizu.eus e-posta helbidera bidali beharko da. Hautagaiek derrigorrez begirale titulua edo irakasletza ikasketak eta EGA edo baliokidea izan beharko dituzte. Azken hori izan ezean Sakanako Mankomunitatearen euskara proba egin beharko dute. Hezitzaileek haurrekin derrigorrez euskaraz hitz egin beharko dute eta haien arteko elkarrizketak euskaraz izatera bideratu beharko dute. Informazio gehiago nahi duenak aipatu e-postara edo 948 460 017 telefonora jo dezake.