Arbizuk ez du lortu Herrien Arteko Txapelketako finalerdietara pasatzea

Guaixe 2016ko eka. 6a, 14:06

Hasierako ligaxkako azken jardunaldian bina berdindu zuen Barañainekin

Asteburuan Herrien Arteko Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako 5. eta azken jardunaldia jokatu zen. Arbizuk Barañainen kontra jokatu zuen larunbatean eta bina berdindu zuten bi taldeek. Haurren mailan eta jubeniletan Arbizu gailendu zen eta kimuetan eta seniorretan, aldiz, Barañain.

B multzoan Doneztebek eta Lizarrak lortu zuten finalerdietara sailkatzea eta A multzoan Iruñeak eta Berak. Lau talde hauek jokatuko dituzte finalerdiak.

Herrien Artekoa. 5. jardunaldia: Arbizu 2 / Barañain 2
Kimuak: Imaz-Larraza (Arbizu) 12 / Nazabal-O.Migeltorena (Barañain) 18
Haurrak: Ganboa-Lima (Arbizu) 18 / Migeltorena-Irisarri (Barañain) 9
Jubenilak: Goikoetxea-Lazkoz (Arbizu) 22 / Aiala-Galar (Barañain) 11
Seniorrak: Arruti-Agirre (Arbizu) 12 / Angita-Bizkar (Barañain) 22