Arbizuko festak kartel iragarleak ditu

Guaixe 2016ko eka. 19a, 12:16


Urtero moduan festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu zuen Arbizuko Udalak. Nagusien mailan eta, beraz, festetako egitarauan argitaratuko dena Argiñe Berastegik egindako irudia da. Sua, garrak eta auzateko katilua irudikatzen duen lana da Berastegirena. Haurren mailako saria Arbizu sutan lanak eman dio Atikilt Arretxeri eta festa egitarauaren barruko orrietan ikusteko aukera izanen da.