Arretxe Xixonen

Guaixe 2016ko uzt. 13a, 13:43

Xixongo Aste Beltza ostiralean hasi zen eta igandera arte luzatuko da. Literatura, kultura, aldarrikapena, festa eta giro herrikoia berezko dituen ekimenak 29. edizioa du aurten. Ehundik gora idazle pasako dira Xixondik, haien lanak aurkeztu edo mahai-inguruetan parte hartzera. Aurrenekoen artean dago Jon Arretxe arbizuarra. Toure sagako laugarren liburua, Estolda jolasak (Juegos de cloaca; 2015, Erein) aurkeztuko du. Gaur izanen da, 18:00etan, A Quemarropa espazioan, Paco Gomez Escribanok gidatutako aurkezpenean.