Sandindein, festa

Guaixe 2016ko abu. 20a, 08:44

Agorrilak 20an, larunbata.

Eguerdi aurretik, 11:30ean, arbizuarrak Sandindeiko bordarako bidea hartuko dute. Txistularien doinuak lagunduta eginen dute bidea, kalejiran. Aralar magalean dagoen bordara iritsita, 13:00etan, han elkartutako guztiendako aatea izanen da. Ondoren herri kirol saioa izanen da, eta haurrek eurendako jolasekin gozatzeko aukera izanen dute. Mahaira eseri eta majo bazkalduko dute. Arbizurako buelta festa giroan eginen dute, 19:00etan. Trikitilarien doinura dantzan Arbizuraino iritsiko dira. Han ordu txikiak arteko dantzaldia izanen da, disko-jartzaile batek animatuta.

Azken bi urteak agorrileko azken larunbatean ospatu ondoren, hasierako datara, agorrila erdialdera pasa da aurten Sandindeiko festa. Sandineiko erromeria 2005etik ospatzen dute. San Juan festetatik kanpo arbizuarrak festa egun batean biltzeko premiatik ikusi zuten eta erantzun ederra izan zuenez, 12. edizioa du aurtengoa festak.