Txistorra pintxo lehiaketako izen ematea zabalik

Guaixe 2016ko ira. 29a, 08:35

Arbizuko Txistorra Eguna lastailaren 9an izanen da. Ospakizunaren aurreneko alditik egitarauan txistorra pintxo lehiaketak ez du hutsik egin. Zortzigarren edizioa dagoeneko martxan dago eta txistorra pintxoen lehiaketan parte hartu nahi duenak astearteko 14:00ak arteko epea du izena emateko. Tabernez eta elkarteez aparte bakarka ere aurkeztu daiteke. Horretarako, udaletxean izena eman beharra dago: 948 460 017 telefonoan edo info@arbizu.eus e-postan. Eskabidea egiterakoan pintxoaren izena eman behar da; euskaraz izan behar du.

Lehiakideek Arbizuko txistorra osagai nagusi duen pintxoa prestatu beharko dute. Txistorra udalak emanen du eta gainontzeko osagaiak sukaldari bakoitzaren kontu izanen dira. Lastailaren 9an launa  pintxo prestatu beharko dituzte, 11:30etik aurrera Aldabide elkarteko sukaldean. Parte-hartzaileen kopurua mugatua da.