Ezkurdiak eta Arretxe II.ak materiala aukeratuko dute gaur
Guaixe
2016ko urr. 6a, 08:40
Lekunberrin, 11:30ean
Igandean Lau t´erdiko Txapelketan lehian sartuko da Joseba Ezkurdia aurrelaria. Arbizuarrak Arretxe II.a izango du arerio. Partidarako pilotak gaur aukeratuko dituzte, 11:30etik aurrera, Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan.