Sakanako bandak, Haize Berriak, Arrasateko gaitariekin partekatuko du Arbizuko oholtza. Emanaldirako prestatutako egitarauan, besteak beste, Mecano taldearen popurria, mexikar doinuez osatutako popurria, Rip taldearen doinuen moldaketa eta La Dominguera jota entzuteko aukera izanen da. Horiekin batera, Haize Berriak bandaren errepertorioan berria den obra bat eskainiko dute: Lau Eper. Pieza hori Lau teilatu eta Eperrak kantuen nahasketatik sortutako reggae erritmoko doinua da.