Eguraldi bikaina lagun, arrakastatsua izan zen Arbizun antolatutako Txistor Eguna. Trikitilarien doinua lagun, primerako giroa izan zen Arbizuko karriketan. Embutidos Arbizu, Flores hestekiak eta Laket babesleen postuez gain, beste makina bat postutan denetarik erosteko aukera izan zen. 7 pintxo aurkeztu ziren pintxo lehiaketara eta epaimahaiak Karrika tabernarena, ipurgorri, aukeratu zuen pintxo onena. Txerri errearen pintxo guztiak agortu ziren eta antolakuntzak 2.000 txistor pintxo ugari prestatu zituen. Arbizuko Udala oso kontentu zegoen festaren erantzunarekin eta festa "herritarren inplikazio eta lanarengatik" posible dela nabarmendu zuen.