Ezkurdiak eta Retegi Bik gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2016ko urr. 11a, 10:51

16:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan

Lau t´erdiko final laurdenetako ligaxka asteburu honetan hasiko da martxan. Final zortzirenetan Arretxe II.ari irabazi ondoren, Joseba Ezkurdiak Retegi Bi izango du lehen arerioa final laurdenetako ligaxkan. Partida ostiral gauean jokatuko da, Altsasun. Gaur, asteartean, 16:00etan egingo dute pilota aukeraketa, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Pilotariek bezainbat ikusmina sortu dute botilleroek, Irujo baita Ezkurdiaren botilleroa eta Retegi bere semearena.