Ezkurdiak eta Olaizolak gaur aukeratuko dituzte pilotak

Guaixe 2016ko urr. 19a, 09:00

Ezkurdia eta Olaizola, aurreko partida batean.

Goizeko 11:30ean, Labriten

Larunbatean Lau t´erdiko final laurdenetako ligaxkako 2. Jardunaldian elkar ikusiko dute Joseba Ezkurdiak eta Aimar Olaizolak. Partida horretarako pilotak gaur aukeratuko dituzte, 11:30ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Biak lehen jardunaldian irabaztetik datoz eta beste garaipen batek finalerdirako sailkatzeko urrea balioko luke.