Joseba Ezkurdiak 2019ra arte berritu du Asperekin

Guaixe 2016ko aza. 15a, 11:50

Oso pozik dagoela adierazi du arbizuarrak

Aurreko ostiralean Joseba Ezkurdiak eta Aspeko Fernando Bidartek arbizuarrak Eibarko promotorarekin zuen kontratua beste hiru urterako sinatu zuten. Horrela, aurrelari arbizuarrak Aspen jarraituko du 2019ra arte. Abenduan despeditzen zen Ezkurdiak Asperekin sinatua zuen kontratua. “Pozik nago gustuko dudana egiteko aukera dudalako nahi dudan enpresan. Bertan lan egiten duen jendearengatik bereziki; bikaina da hemengo giroa” adierazi zuen Ezkurdiak Aspeko web orrialdean.

Lau ´erdiko finalerdietatik kanpo utzi zuen Bengoetxea VI.ak Joseba Ezkurdia. Arbizuarrari salto hori ematea falta zaio, final baterako sailkatzea, ateetan gelditu izan baita maiz. “Ahal dudan guztia ematen jarraituko dut eta txapelketetan ahalik eta goienean egoten saiatuko naiz” gaineratu zuen. Aurki hasiko den Binakakoan du burua Arbizuko aurrelariak.