Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuak Nafarroako Gazteen Lau t´erdiko Txapelketako edo Guillermo Mazo Memorialeko final hamaseireneko partidak hartuko ditu gaur, asteazkenean, 18:00etatik aurrera. Atzo Etxarrenen jokatu ziren final hamaseirenetako hainbat partida eta gaur Lekunberriko txanda izanen da. Tartean, Arbizuko Aldabide taldeko Petriati eta Olaetxea sartuko dira lehian. Goikoetxea ere lehiatzekoa zen, baina lesioagatik txapelketa utzi behar izan du.
Lekunberriko partidak (gaur, 18:00etan)
Salaberria (Erreka) – Aiala (Zugarralde
Aizkorbe (Umore Ona) – Petriati (Aldabide)
Olaetxea (Aldabide) – Elzaurdia (Bortziriak)
Txoperena (Aurrera) – Goikoetxea (Aldabide) 0 (Aldabide erretiratu da, lesioagatik
Atzoko emaitzak (Etxarren)
Mariezkurrena (Erreka) 17 – Cordon (Oberena) 18
Gaskue (Ultzama) 18 – Roldan (Ardoi) 11
Mata (Oberena) 18 – Valentin (San Migel) 1
Telletxea (Erreka) 18 – Santamaria (Oberena) 6