Petriati kanpo eta Olaetxea aurrera

Guaixe 2016ko aza. 17a, 09:46

Nafarroako Gazteen Lau t´erdiko Txapelketako final hamaseirenak jokatu dira egunotan

Nafarroako Gazteen Lau t´erdiko Txapelketako edo Guillermo Mazo Memorialeko final hamaseireneko partidak jokatu dira, egunotan, Etxarrenen eta Lekunberrin. Tartean, Arbizuko Aldabide taldeko Petriati eta Olaetxea lehiatu ziren asteazkenean Lekunberrin. Euren taldekide Goikoetxea ere lehiatzekoa zen, baina lesioagatik txapelketa utzi behar izan du.

Petriati txapelketatik kanpo geratu da, Umore Onako Aizkorberen kontra galdu eta gero; aldiz, Olaetxeak aurrera egin du, Bortziriak taldeko Elzaurdia bidean utzi eta gero.

Lekunberriko emaitzak
Salaberria (Erreka) 18 – Aiala (Zugarralde) 6
Aizkorbe (Umore Ona) 18 – Petriati (Aldabide) 16
Olaetxea (Aldabide) 18 – Elzaurdia (Bortziriak) 7
Txoperena (Aurrera) 18 – Goikoetxea (Aldabide) 0 (Aldabide erretiratu da, lesioagatik)