Haritza hegazkin istripuan hildakoen omenez

Guaixe 2016ko azaroaren 17a

Arbizuko San Juan ermita. Argazkia: www.eitb.eus

Pasa den ostiralean San Juan ermitaren ondoan haritza landatu zuten. Arbolak hegazkin istripuan hil ziren hiru frantziarrak gogorarazteko balioko du. Haien senideak presente zeudela egin zen ekitaldia, otoitzen ondoren. Horretan Arbizuko abesbatzak kantatu zuen. Rafael Goñik, berriz, txistuarekin Agur jaunak jo zuen.