Hitza eta doinua herriko memoria ariketarako

Guaixe 2016ko aza. 18a, 14:13

Larunbatean, 18:00etan eta 20:00etan, Arbizuko udaletxeko bilkura aretoan

Oroimenez Arbizu taldeak 1936ko estatu kolpearen ondoren herrian bizi izandakoak azaleratzeko lanean aritu da gertaeren 80. urteurrenean. Biharko proposamen berria egin dute; hitzek eta doinubek, balen hotsetik hitzen doinura. Ikuskizuna sortzeko ideia taldean hasieratik zuten. Baina arbizuarren parte-hartzea ezinbestekoa jo zuten. Haiei ekarpena egiteko aukera eman nahi zieten. Eta, bide batez, Arbizun dauden musikarien lana ere baliatu nahi zuten.

Horrela sortu da 14 hizlari eta 19 musikari elkartu dituen ikuskizuna. Oroimenez Arbizuk dozena bat kantu aukeratu ditu, haietako batzuk kantuak dira. Errezitatzailek musikaren laguntza izanen dute. “Kalitatezko emanaldi laburra” izanen dela gaztigatu digute antolatzaileek. Guztia behar bezala ateratzeko lanean  Pello Reparaz, Katrin Ginea eta Ramoni Berastegi ari dira. Oroimenez Arbizuk 5 euroko sarrera kobratzea erabaki du. Jasotako dirua Oroimenez antzezlanak utzi zuen zuloa estaltzeko erabiliko da. Ikuskizunaren ondoren, heldu den ostiralean, Iñaki Egañak frankismoaz emanen duen hitzaldiarekin itxiko da zikloa.

Parte-hartzaileak  
Txistuan: Idoia Etxeberria, Jesus Razkin eta Jose Javier Berastegi.
Hitzek Doinubek
Ramon Berastegi Longi Andueza
Aiora Barandiaran Erik Andueza
Ane Berastegi Hiart Leiza era Maider Jaka
Maitane Intxaurraga Juan Migel Arzelus
Jose Jabier Berastegi Martin Larraza eta Aitzol Gaintzarain
Koldo Mundiñano Xabi Asa eta Irantzu Zelaia
Rufi Berastegi Amaia Errazkin
Ioli Nabarro Mikel Berastegi eta Iñaki Mendinueta
Gorka Iriarte Ander Garcia eta Nekane Garcia
Lourdes Mendinueta eta Elorri Arkotxa Pello Reparaz
Mikel Garcia Joan Flores eta Iñaki Rayo
Irune Ginea Josetxo Ramos eta Oihan Mendinueta