Udaberri akaberan herri galdeketa egin nahi du Arbizun Gure Esku Dagok. Hura behar bezala prestatzeko aurreneko bilera abenduaren 2an egin zen. Deialdiari adin guztietako 40 bat arbizuarrek erantzun zioten. Gure Esku Dagoren erronken berri jaso zuten. Lehena galdeketako errolda osatzen duten 850 bat herritarren artean galdeketaren aldeko babesa eskuratu nahi dute. Erroldaren erdiaren babesa lortzea dute helburu.