Ezkurdia eta Merino bigarren puntua lortzera

Guaixe 2016ko abe. 22a, 11:21

Urrutikoetxea eta Imaz izango dituzte aurkari gaur Arrasaten (18:00). Bestalde, atzo Irurtzunen ostiraleko partidarako materiala aukeratu zuten Elezkano-Zabaletak eta Mendizabal-Barriolak

Gaur hasiko da Binakako Txapelketako 4. jardunaldia, Arrasaten 18:00etatik aurrera antolatutako jaialdiarekin. Joseba Ezkurdia arbizuarrak eta Merinok Urrutikoetxea eta Imaz izango dituzte aurkari. Bi bikoek puntu bana dute eta, hortaz, jokoan dagoen puntuak urrezko balioa du.

Irurtzunen atzo aukeratu zuten materiala
Binakako 4. jardunaldiko partida bat ostiralean jokatuko da, 22:00etan (ETB1) Irurtzunen. Elezkanok eta Zabaletak Mendizabal III.a eta Barriola izango dituzte aurkari. Bada, atzo aukeratu zuten materiala, Biaizpe pilotalekuan.