Bigarren puntua Ezkurdiarendako eta Merinorendako

Guaixe 2016ko abe. 23a, 09:32

15 eta 22 irabazi zieten Urrutikoetxeari eta Imazi

Joseba Ezkurdiak eta David Merinok Binakako Txapelketako bigarren puntua lortu dute, ostegunean Arrasaten Urrutikoetxeari eta Imazi 15 eta 22 irabazi eta gero. Partida serioan, hasieratik aurreratu ziren Aspekoak, 1 eta 8 eta 4 eta 13. Hori gakoa izan zen partidaren erritmoa eutsi eta garaipena lortzeko. Nabarmentzekoa da Joseba Ezkurdiak ongi jokatu zuela eta aurreko koadroetan aztatu zuela, bere bolea eta gantxoekin.

“Aurrean nire erritmoa jartzen saiatu naiz, eurak eroso ez egoteko, eta, azkenean, garaipena lortu dugu. Oso kontentu nago” adierazi zuen, bukaeran, Joseba Ezkurdiak. Partida hasi eta berehala lortutako errenta gakoa izan zela gaineratu zuen Merinok.