Ihoteak bertan dira eta makina bat arbizuar koadrilek euren mozorroa prest dute biharko. Kolore eta irudimen desfilea izanen da Arbizun. Baina ospakizun horrekin batera Txatar-eguna ospatuko da asteartean. Hura indartzeko udalean batzorde bat osatu dute. Haren bidez garai bateko Arbizuko ihoteak nolakoak ziren erakusten duten bideoa bat osatu dute, herriko adinduen grabazioekin. Bestetik, batzordeak deituta, txatar jantziak eta txapelak prestatzen aritu dira udaletxean arratsaldean. Txikienendako ere mozorro tailer bat egin da.
Monika Etxebarria zinegotziak azaldu digunez, “jendea animatu nahi dugu txatarraz janztera, baina ez zakuaz bakarrik, txatxarraz janztea jantzi zaharrak, trapuak, zakuak, koltxak, edozein gauza janztea delako”. Zinegoziak gaztigatu duenez, “txatarraz janztea, txatamorroen makilkadarik ez hartzeko modurik onena da”.
Egitaraua
Otsailak 25, larunbata
12:00etan Aate plazan eta kalejira.
15:00etan Bazkaria, Aldabiden.
18:00etatik aurria musika-poteoa.
Otsailak 26, igandea
Kintuek eskien.
Otsailak 27, astelehena
17:00etan Zinea, haurrendako.
Otsailak 28, asteartea
11:00etan Pixkeet eskien, plazatik.
15:30ean Txatarrez jantzi eta kalez kale ibili, Aldabidetik.
17:00etan Haurrendako jolasak eta txokolatea.
19:00ean Txistorra-jana, plazan.
19:30ean Aittun haundiya eta amiñ txikiya erretzea.
21:00ean Herri afaria, Aldabiden.
Oharrak
28ra arte, Mikel Nazabalen Sakanako ihoteak argazki erakusketa udaletxeko batzar gelan.
Bazkarirako txartelak (18 euro helduak, 10 haurrak) Karrika tabernan, udaletxien eta liburutegian daude salgai.