Emakumeen Eguna 2017

Martxoaren 8aren inguruko egitaraua

Guaixe 2017ko martxoaren 8a

Arbizuko Bilgune Feministak Emakumeen Eguna dela eta egitaraua prestatu du. Gaur herritarrak kontzentrazio batean parte hartzera gonbidatu dituzte. Feminismoak egiten gaitu herri leloa du 19:00etan plazan eginen den kontzentrazioak. Hilaren 12an, igandez, Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izanen da Arbizun, emakumeei zuzendutako kontaketa saioa eskaintzen. Egitaraua hilaren 18an Argi-bidea elkartean izanen den antzezlan batekin despedituko da.