Ezkurdiak eta Urrutikoetxeak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2017ko apirilaren 27a

Ezkurdia eta Urrutikoetxea, Sanferminetan.

Goizeko 11:30ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan

Buruz Buruko final laurdenetako partidan Joseba Ezkurdiak Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari igandean, 17:00etan, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Partida erabakior horretarako materiala gaur aukeratuko dute, goizeko 11:30ean, Bizkaia pilotalekuan.